NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

Zer da?

COAS Hezkuntzarako Taldea osatzen dute sei ikastetxek eta haur hezkuntzako lau ikastegik, pribatu eta hitzartuak, Bizkaian, Gipuzkoan eta Errioxan oinarri handia dutenak.


Irakaskuntzaren eskerroneko munduan gaude 1971. urtetik hona. Eta, hori, familien multzo baten ekimen eta ikuspegiari esker zeren, irakaskuntzako profesionalekin batera, hezkuntza-komunitate bat sortzea erabaki baitzuten familiok, helburutzat izanik gizarteari eskaintzea kalitatezko hezkuntza, sortzaile eta berritzailea eta balio kristauetan oinarritua.


Hezkuntzan dugun erronka, bikaintasunean eta berrikuntza pedagogikoan dago oinarritua. Hori lortzen da sail pedagogikoen ahalegina eta ospe handia duten hezkuntzako erakundeen laguntza eta aholkularitza direla medio.


Sortu zenetik hona, COASek, honakoetan oinarritzen du hezkuntzan duen jarduna: gurasoengan, beren seme-alaben lehen hezitzaileak direlako, gure irakasleen etenik gabeko ahaleginean, gure ikasleek gugan duten ustean eta, baita ere, erakunde denek, guretzat zeregin bakarra denari, hezitzeari alegia, dioten aitorpenean.


Hezkuntza-eredua oinarriturik dago garrantziaren arabera zerrendatzen dugun 5 ardatz hauetan:

1- Gurasoen protagonismoa

2- Irakasleen prestakuntza

3- Norbanako hezkuntza

4- Hezkuntza bereizia

5- Berrikuntza pedagogikoa

 

Hezkuntza-eskaintza honetan oinarritua:

1- Hirueletasuna

2- Prestakuntza akademikoa

3- Ohiturak eta bizikidetza

4- Prestakuntza espirituala

5- Excellence programa

6- Kirola

 

Lanabes pedagogiko hauekin:

1-Teknologia berriak

2- Bizkortze goiztarra

3- Ulermenerako irakaskuntza

4- Familiak orientatzeko departamentuak

5- Orientazio unibertsitaterakoa eta profesionala, beti ere etenik gabeko berrikuntza pedagogiko batean oinarriturik, zerbitzurik onena eskaini ahal izateko zure seme-alabek, gure ikasle eta geroko profesionalek, ezaupide eta balorerik onenekin har diezaieten aurrea etorkizunari.

Azken eguneraketa: Ostirala, 12 Ekaina 2015 10:54

Bisitak: 11984

HONELAKOAK GARA

1.- COASeko ikastetxeek hezkuntzako eredu eta eskaintza bera partekatzen dute, eta baita tresna pedagogiko berdinak ere, haien berezko inguru eta izaerara egokituz.


2.- Gure ikastetxeek, ekimenez eta erantzukizunez, Euskal Herriko eta Errioxako hizkuntza eta kultura-balioak sartzen dituzte hezkuntzarako programetan.


3.- Ikastetxe hauen eta gure proiektuaren kudeaketa zuzendurik dago familiaren eta, hedabidez, gure gizartearen zerbitzura.


4.- Uste dugu dagoen hezkuntza integralik onena kristau balioetan oinarritua dela. Erlijiozko prestakuntza eta arreta espiritualeko jarduerak beti dira borondatezkoak.


5.- Norbanakoarentzat hezkuntzan dihardugu: ikasle bakoitza bakarra da.


6.- Uste dugu gure eredu pedagogikoaren arrakastaren zati bat dela hezkuntza bereizia: hezkuntzako proiektu bera baina tratamendu berezia duten nesken eta mutilen ikastetxeak, sexu bakoitzaren berezko ezberdintasunak konpentsatzeko xedez.


7.- Bikaintasuna eta hezkuntza-berrikuntza etenik gabeko ardura dira gure Taldean. Hori dela eta, hamarkada batzuk direla, unibertsitate eta ospedun nazioko eta nazioarteko ikastegiekin dihardugu lankidetza betean: Harvard University, National Center for Teaching Thinking of Boston, Nafarroako Unibertsitatea, Bartzelonako Instituto Médico para el Desarrollo Infantil, Centro Universitario Villanueva, Deustuko Irakasleen Unibertsitate Eskola, British Council eta frantziar Enbaxada.


8.- Sortzearen garaiko borondateaz bat, ikastetxeek eskatzen diote Opus Dei Prelatutzari kapilauak eta erlijiozko irakasleak izendatzea. Opus Deik sustatzen duen espiritualtasuna guztiz dator bat gure ikastetxeen hezkuntza-proiektuarekin: irakasten da ondo eginiko lana norbera santutzeko bide bat eta gizartearen onerako laguntzeko modu bat dela.


9.- Gure ikastetxeen titularitatea dagokie, juridikoki, irabazteko asmorik gabeko sozietate modura eratzen diren erakundeei, ekitaldi denetan irakaskuntza dutenak helburu sozial modura. Erakunde hauek administratzeko erakundeek eskuordetzen dute sozietate bakoitzaren kudeaketa COAS Irakaskuntza Taldeko Batzorde Betearazlean.

Azken eguneraketa: Azteazkena, 17 Uztaila 2013 18:02

Bisitak: 7248

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas