NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

HONELAKOAK GARA

1.- COASeko ikastetxeek hezkuntzako eredu eta eskaintza bera partekatzen dute, eta baita tresna pedagogiko berdinak ere, haien berezko inguru eta izaerara egokituz.


2.- Gure ikastetxeek, ekimenez eta erantzukizunez, Euskal Herriko eta Errioxako hizkuntza eta kultura-balioak sartzen dituzte hezkuntzarako programetan.


3.- Ikastetxe hauen eta gure proiektuaren kudeaketa zuzendurik dago familiaren eta, hedabidez, gure gizartearen zerbitzura.


4.- Uste dugu dagoen hezkuntza integralik onena kristau balioetan oinarritua dela. Erlijiozko prestakuntza eta arreta espiritualeko jarduerak beti dira borondatezkoak.


5.- Norbanakoarentzat hezkuntzan dihardugu: ikasle bakoitza bakarra da.


6.- Uste dugu gure eredu pedagogikoaren arrakastaren zati bat dela hezkuntza bereizia: hezkuntzako proiektu bera baina tratamendu berezia duten nesken eta mutilen ikastetxeak, sexu bakoitzaren berezko ezberdintasunak konpentsatzeko xedez.


7.- Bikaintasuna eta hezkuntza-berrikuntza etenik gabeko ardura dira gure Taldean. Hori dela eta, hamarkada batzuk direla, unibertsitate eta ospedun nazioko eta nazioarteko ikastegiekin dihardugu lankidetza betean: Harvard University, National Center for Teaching Thinking of Boston, Nafarroako Unibertsitatea, Bartzelonako Instituto Médico para el Desarrollo Infantil, Centro Universitario Villanueva, Deustuko Irakasleen Unibertsitate Eskola, British Council eta frantziar Enbaxada.


8.- Sortzearen garaiko borondateaz bat, ikastetxeek eskatzen diote Opus Dei Prelatutzari kapilauak eta erlijiozko irakasleak izendatzea. Opus Deik sustatzen duen espiritualtasuna guztiz dator bat gure ikastetxeen hezkuntza-proiektuarekin: irakasten da ondo eginiko lana norbera santutzeko bide bat eta gizartearen onerako laguntzeko modu bat dela.


9.- Gure ikastetxeen titularitatea dagokie, juridikoki, irabazteko asmorik gabeko sozietate modura eratzen diren erakundeei, ekitaldi denetan irakaskuntza dutenak helburu sozial modura. Erakunde hauek administratzeko erakundeek eskuordetzen dute sozietate bakoitzaren kudeaketa COAS Irakaskuntza Taldeko Batzorde Betearazlean.

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas