NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

COASeko gurasoak

Gurasoak dira aurrenak ikastetxean. Eurak dira beren seme-alaben hezkuntzan lehen erantzule nagusiak. Izan ere, seme-alabak hezitzeko eskubidea eta betebeharra gurasoei dagokie eta, bigarren mailan baino ez, Estatuari.

 

Ikastetxeek hezkuntzarako duten zeregina ordezkari eta laguntzaile modura ulertzen dugu beti, baina inoiz ere ez ordeztekoa. Gurasoek duten erantzukizunik handiena da, hain zuzen ere, seme-alabei hezkuntza ona ematea. Horixe izango da haien legaturik handiena.

 

Gure zeregina da hezkuntzan laguntzea. Irakaskuntzaren kalitatea eta curriculumeko proiektua transmititzea bermaturik daude baina, pertsona beteak prestatzeko ezinbestekoa da familiaren jarraibide iraunkorra. Uste dugu familia dela gizakiaren nortasuna lantzen eta solidaritatea, esku-zabaltasuna, begirunea, maitasuna... moduko balioak eta gaitasunak sorrarazten diren eremu naturala. Familiaren laguntzaz bakarrik da posible bizitzaren zentzu transzendentea transmititzea.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 12:28

Bisitak: 12813

Ikastaldeko Guraso Arduradunak (IGA)

Gure ikastetxeetan aholkatu egiten ditugu gurasoak, modu gogoko, koherente eta egokian egin ahal ditzaten lehen hezitzaileak modura duten zeregina. Hau burutzen da familien kopuru txiki baten laguntzaz; izan ere, familia horiek, kapilar modura, ikastetxeko familia guztiei erantzukizun hori transmititzen eta baita aurkitzen ere laguntzen diete. Hauek dira IGA.

 

IGAen funtzioak:

-Familiak laguntzea beren seme-alaben hezkuntzan aktiboki inplikatzeko.
-Gurasoak animatzea ikastetxeak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko.
-Ikastaldeko familiekin jarduerak antolatzea.
-Ikastetxean berriak diren ikastaldeko familiei arreta egitea, onartuak senti daitezen.
-Ikastetxeak antolatzen dituen saioetan aktiboki parte hartzea.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 12:29

Bisitak: 5963

Ikasleen Ama eta Aiten Elkartea (IAEAE)

Ikastetxe bakoitzak IAEAE (Ikasleen Ama eta Aiten Elkartea) bat du, legez eratua eta funtzionamendua estatutu batzuen bidez arautua duena.

 

Elkarte bakoitza autonomia mailako federazioan dago integratua, FAPAE Euskal Autonomia Erkidegoan eta FAPACE Errioxan eta estatu mailako konfederazio batean (COFAPA). Horrez gain, federazio hauek integraturik daude Europako 10 milioi familiatik gora kide diren EPA (European Parent Association) delakoan.

 

Haren funtzioen artean honakoak aipa daitezke:

 

1.- Gurasoek ikastetxearekin duten lankidetza bizkortzea, honek duen hezkuntza-proiektuan dauden helburuak lortze aldera.

2.- Gurasoak hezkuntza-zereginetan laguntzen dituzten orientaziozko jarduerak sustatzea: familia orientatzeko ikastaroak, hitzaldiak e.a.

3.- Gurasoen ekimen eta iradokizunak bideratzea ikastetxearen zeregina hobetze aldera, beti ere haren Zuzendaritzaren autonomia errespetatuz antolakuntza teknikoan, irakaskuntza eta prestakuntzako jardueran eta eskumenaren peko dituen gainerakoetan.

4.- Ikasleen prestakuntzan osagarriak diren jarduerak antolatzen eta garatzen laguntzea.

5.- Ikasleen hezkuntza integralerako laguntzen duten jarduerak sustatzea eta ekonomikoki laguntzea, bat etorriz ikastetxearen Idearioarekin eta hezkuntza-proiektuarekin.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 12:30

Bisitak: 6031

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas