NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

Ikasleen Ama eta Aiten Elkartea (IAEAE)

Ikastetxe bakoitzak IAEAE (Ikasleen Ama eta Aiten Elkartea) bat du, legez eratua eta funtzionamendua estatutu batzuen bidez arautua duena.

 

Elkarte bakoitza autonomia mailako federazioan dago integratua, FAPAE Euskal Autonomia Erkidegoan eta FAPACE Errioxan eta estatu mailako konfederazio batean (COFAPA). Horrez gain, federazio hauek integraturik daude Europako 10 milioi familiatik gora kide diren EPA (European Parent Association) delakoan.

 

Haren funtzioen artean honakoak aipa daitezke:

 

1.- Gurasoek ikastetxearekin duten lankidetza bizkortzea, honek duen hezkuntza-proiektuan dauden helburuak lortze aldera.

2.- Gurasoak hezkuntza-zereginetan laguntzen dituzten orientaziozko jarduerak sustatzea: familia orientatzeko ikastaroak, hitzaldiak e.a.

3.- Gurasoen ekimen eta iradokizunak bideratzea ikastetxearen zeregina hobetze aldera, beti ere haren Zuzendaritzaren autonomia errespetatuz antolakuntza teknikoan, irakaskuntza eta prestakuntzako jardueran eta eskumenaren peko dituen gainerakoetan.

4.- Ikasleen prestakuntzan osagarriak diren jarduerak antolatzen eta garatzen laguntzea.

5.- Ikasleen hezkuntza integralerako laguntzen duten jarduerak sustatzea eta ekonomikoki laguntzea, bat etorriz ikastetxearen Idearioarekin eta hezkuntza-proiektuarekin.

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas