NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

1- Gurasoen protagonismoa

COAS Hezkuntzarako Taldeko ikastetxeak sortu ziren beren seme-alabentzat berariazko ezaugarridun ikastegiak nahi zituzten guraso talde baten ekimen eta borondate bidez. Horietako bat zen Idearioan eta hezkuntza-proiektuan zintzoki gauzatzea san Josemaría Escrivá-k guraso sustatzaileei transmititu zizkien balioak.

 

Egun, gurasoek gure ikastetxeetan duten protagonismoa, urteak direla modukoa da, uste dugulako bakarrik dela posible kalitatezko hezkuntza bat bai familian eta baita ikastetxean ere hezkuntzarako balio eta printzipio berdinak daudenean eta, pertsona bakoitza, dagokion zeregina zein den jakin eta modu egoki eta esku zabalaz burutzeko saiatzen denean.

 

Familiaren eta ikastetxearen arteko koordinazioa, ezinbestekoa dena, zuen seme-alabaren tutorearekin harreman betea izanik lortzen da. Izan ere, nahi duzuen guztietan jo dezakezue gurasoek harengana, baita hark eskaturik ere.

 

Gurasoek ikastetxean parte hartzea sustatzen da horretarako ezarritako bidez: Aiten eta Amen Elkarteak eta Ikastaldeko Guraso Arduradunak. Horren helburua da ikastetxearen Hezkuntza Proiektua aldeztea eta beronekin solidarioki lankidetzan jardutea, elkarren artean lagunduz haien seme-alaben hezkuntzan protagonistak izateko.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:28

Bisitak: 77458

2- Irakasleen prestakuntza

Hezkuntzaren eguneko inguruak eskatzen du metodologia berrien eta lehenagoko jarduera didaktikoen arteko konbinazioa, curriculumaren edukiak adierazgarriak eta funtzionalak izan daitezen ikasleentzat. Honek eskatzen du irakasleek birzikla ditzatela beren ezaupide pedagogikoak, nola eta ikasbidearen subjektu aktibo modura ikasleari protagonismo handiagoa ematen dioten proposamen berritzaileen bidetik.

 

COAS Hezkuntzarako Taldean badakigu gure irakasleen trebakuntza hobeago batek ikasleen trebakuntza handiagorako eta ikastetxeak bikaintasun-maila handiagoak lortzeko lagunduko duela. Hori dela eta, gure taldetik antolatzen da urteroko prestakuntza-plan bat ikastetxe bakoitzeko irakasleentzat. Plan honetan sartzen dira curriculumeko gai guztiak. Halaber, urtean behin, 300 baino gehiago irakasleentzat prestakuntza-jardunaldi bat antolatzen da, helburutzat duena COASeko irakasleen arteko topaketa bat sustatzea, irakaskuntzako esperientziak trukatu eta talde-lanerako giroa indartzeko.

 

Ikasturtean zehar, aldizka, topaketak planifikatzen dira COASeko arlo Pedagogikoaren eta ikastetxeen sailetako buruen artean, ETIS (ikastetxeen arteko lantaldeak) deitzen ditugun lan-bilera batzuetan. Horietan sustatzen dira talde-lana eta proiektu pedagogikoen garapenean parte hartzea.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:30

Bisitak: 72532

3- Norbanakoaren hezkuntza

Gure ikastetxeetan ikasle bakoitzak arrera etenik gabea merezi du, norbanakoaren tratua eta jarraipen egokia, eskolan duen etekinarena eta ikastetxeko bizitzan duen integrazioarena, beti ere haren norbanako askatasuna errespetatuz. Horrek bereizten gaitu, funtsean, inguruan diren gainerako ikastegietatik.

 

Horrela sortzen da, gure ikastetxeetan, norbanakoaren tutorea figura, hots, irakasle bat, gurasoak seme edo alaba bakoitzaren hezkuntzan laguntzeko erantzukizuna bereganatzen duena baina gurasoak lagunduz, inoiz ere ez ordeztuz. Tutoreak laguntzen du ikaslea eskolan duen etekinean, motibatuz eta aholkuak emanez. Ikasleak jarrera positibo eta gainditze zalea mantentzeko egunez egun animatzen duen pertsona da, lagundu eginaz nortasun sendo, aske eta orekatua osatzeko bidean.

 

Zeregin hau eraginkortasunez garatzeko, tutoreak denbora eta berariazko prestakuntza du baina, horrez gain, familiaren konpromisoa ere badu. Elkarrizketa etenik gabeko eta argia da guraso, irakasle eta ikaslearen arteko harremanaren ezaugarria. Familia eta ikastetxearen arteko lankidetza betea mantenduz posible da, hasieratik, balizko arazoak sumatzea eta modu egokian zuzentzea.

 

 

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:26

Bisitak: 70150

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas