NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

4- Hezkuntza Bereizia

Gure ikastetxeetan hartu den eredua hezkuntza bereiziarena da, Haur-hezkuntzan izan ezik, pertsonal osoarentzat trebakuntza berbera eta hezkuntzaren aldeko helburu eta bitarteko material berberak bermatuz.

 

Hezkuntzarako aukera hau da haren proiektua eta, hortaz, gure ikastetxeen nortasuna, oinarritzen deneko zutoinen arteko bat. Lehen ikastetxe hauek proiektatu zirenetik hautatu zen sistema pedagogiko hau gure ikasleak hezitzeko. Izan ere, haur mutiko eta neskatilak, bai eskubide eta betebeharretan, duintasun eta gizaki moduko izaeran berdinak direla oinarritzat harturik aitortzen du, hala ere, sexu bakoitzaren berezko zenbait berezitasun daudela eta horiek aprobetxatzen ditu ikasleon posibilitateak optimizatu eta aukeren berdintasuna bermatzeko.

 

Ziur gaude, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak aitortzea eta horiei trataera egokia ematea dela sexuen arteko berdintasuna lortzeko bide bakarra. Ezberdintasunak arbuiatzeak bereizkeria dakar, muga eta eragozpen bihurtzen baitira. Ezberdintasunak ontzat hartzeak berdintasuna lortzeko laguntzen du, estereotipoak gaindituz.

 

Teknika eta zientziaren aurrerakuntzek ahalbidetu dute gizon eta emakumeen artean berez dauden ezberdintasunetan sakontzea. Gizon eta emakumeen garunak, adimenaren aldetik ahalmen berekoak direnak, guztiz dira ezberdinak egitura eta funtzionamenduan; izan ere, lotura ukaezina dago garunaren, hormonen eta jarreraren artean. Garunaren sexu-diformismo honek erantzun egokia behar du hezkuntzaren eremuan.

Azken eguneraketa: Ostirala, 03 Maiatza 2013 11:47

Bisitak: 76336

5- Berrikuntza Pedagogikoa

COAS Hezkuntzarako Taldeak konpromisoa irmoa du soluzio berritzaileak garatzeko hezkuntzaren arloan egun ditugun erronken aurrean.

 

Guztiok dakigu berrikuntzak berritasuna dakarrela eta, hau, hobekuntza sortzera bideratu behar da. Hezkuntza berriaren ondoriozko erronkei eraginkortasunez molda bagaitezke, COAS Hezkuntzarako Taldearen Sail Pedagogikoaren lanari esker da. Hau, sail didaktikoez, zuzendariorde teknikariez eta koordinazio pedagogikoaz dago osatua. Izan ere, horiek, etenik gabeko behatoki modura, metodologia eta baliabide berritzaileak integratzen ari izan dira beren curriculumeko proiektuan.

 

Horrez gain, mundu osoko ikastegien aditu ospetsuen etenik gabeko aholkularitza dugu honako gai hauetan: pedagogia, neurologia, hizkuntzak, matematikak, giza eskubideak, teologia eta TIC. Honako hauek azpimarratzen ditugu: Harvard University, National Center for Teaching Thinking of Boston, Nafarroako Unibertsitatea, Bartzelonako Instituto Médico para el Desarrollo Infantil, Centro Universitario Villanueva, Deustuko Irakasleen Unibertsitate Eskola, British Council eta frantziar Enbaxada.

 

Berrikuntza aplikatzen dugun eremu nagusiak hauek dira:

1) Berrikuntza ikasketa-planetan, helburua izanik ikaslearen prestakuntza integrala haren dimentsio denetan (ezaupideak, trebetasunak, jarrerak eta balioak).
2) Berrikuntza hezkuntzako prozesuan, hau da, ikasbidean, irakasbidean, irakasleen prestakuntzan, baliabide eta materialetan.
3) Berrikuntza TIC direlakoak (informazio eta komunikaziorako teknologiak) erabiltzean eta hezkuntzako prozesuan aplikatzean.

Azken eguneraketa: Asteartea, 03 Otsaila 2015 13:06

Bisitak: 72476

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas