NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

22 Jan

1- HIRUELETASUNA

COAS Hezkuntzarako Taldeko ikastegiek 90eko hamarkadaren hasieratik hona aplikatzen dute hizkuntzak ikastean oinarritua den irakaskuntza-proiektu handinahi bat. Aurrelariak izanik Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan eredu hau ezartzen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berritasun Bitxiko Proiektu modura aitortu zuen gurea den hau 2000. urtean.

 

Hirueletasuneko plan hau honela dago egituratua:

 

Euskal Herriko ikastetxeetan 1 eta 2 urteko ikasleek murgiltze osoa dute ingelesean eta euskaran, irakasteko jardunaren erdia hizkuntza bakoitzean eginaz.

 

Haur-Hezkuntzako 2. ziklotik Bigarren Hezkuntzarainoko ikasleen kasuan, murgiltzea ingelesean, euskaran eta gaztelanian egiten da, irakastordu kopuru berdinean. Hizkuntza hauek lantzen dira komunikazio-hizkuntza modura irakasgai ezberdinetan, irakasteko jardunaren heren bat eginaz hizkuntza bakoitzean.

 

Frantsesak gero eta presentzia handiagoa du. Lehen Hezkuntzan, curriculumerako edukien bidez eskolaz kanpoko orduetan eta, Bigarren Hezkuntzan, frantsesa irakasgaiaren bidez. Ikasleen arteko %60ak hautatzen du programa hau.

 

Gainera, gure ikastetxeek, kanpoko azterketen programa bat dute. Hauen funtzioa da ikasleek lorturiko edukiak neurtzea eta, maila ezberdinetan, titulu ofizialak lortzea.

 

Errioxako ikastetxeetan, Haur-hezkuntzako 1. zikloan murgiltzea berdina da, baina ingelesean eta frantsesean. Gainerako zikloetan hirueletasuna egiten da ingelesean, gaztelanian eta frantsesean.

22 Jan

2- IKASKETEN KALITATEZKO PRESTAKUNTZA

Hezkuntzan ez da nahikoa ezaupideak transmititzea, ezinbestekoa baita irakasleek lanabes egokiez ikasleak hornitzea. Izan ere, lanabes horiekin lortuko dituzte ikasleek edukiak maneiatzeko beharrezko trebetasunak.

 

COASen saiatzen gara ikasleari trebakuntza integrala ematen, eremu pertsonal, profesional eta sozialean garatzea ahalbidetuko dioten irakaskuntza-metodologia berritzaileak direla medio.

22 Jan

Haur-hezkuntzatik hasten gara gure ikasleak hezitzen ohitura eta balio bai pertsonaletan eta baita bizikidetzara zuzenduak direnetan ere. Haur-hezkuntza denboraldi aproposa da ikasleek ohiturak eskuratzeko, zeren zentzumen-aldi oso egokian baitaude haiek barneratzeko.

 

Geroagoko aldietan laguntzen ditugu ikasleak ohitura hauek alda ditzaten esku-zabaltasuna, adiskidetasuna, konpromisoa, lanerako gogoa edo erantzukizuna moduko gizakiaren bertuteetan.

 

Haur-hezkuntzako lehen ikasturtetik Batxilergora arte barne hartzen dituzten berdintasun-planek trebatzen dituzte ikasleak beste sexua ezagutu eta errespetatzean eta, baita ere, beste sexuarekin berdintasunezko ikuspegia izatean zeregin eta erantzukizun denetan (sozialak, etxekoak e.a.).

 

Ikastetxeen bizikidetza-planek, ikasle eta irakasleen parte-hartzeaz, ekintza-bideak sustatzen dituzte eskolaren inguruan jardun erantzulea lortzeko; izan ere, honek laguntzen du gure ikasleak gizabidezko eskumenetan, gerora begira gizartean integratzean beharrezkoak dituztenetan.

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas