NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

HEZKUNTZA EREDUA

Modelo educativo grupo educativo Coas

HEZKUNTZA EZKAINTZA

Oferta educativa grupo educativo Coas

LANABES PEDAGOGIKOAK

Instrumentos educativos grupo educativo Coas

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Innovación pedagógica Coas

HEZKUNTZA GOIZTIARRA

Educacion temprana

Instalaciones

mun-logo-300px

Noticias

Moodle y Coas

4- PRESTAKUNTZA ESPIRITUALA

Haien marko juridiko erabat zibilaren barruan, Eliza Katolikoaren zentro bat izan gabe eta kontzientzien askatasunerako begirune osoz sustatzen da ikasleen guraso, irakasle, pertsonal ez irakasle, ikasle eta ikasle ohien artean sinesmen eta moral katolikoaren ezaupidea eta jarduna, Elizaren irakaskuntzekin eta borondatearen printzipioarekin bat.

 

Ikasleen dotrinazko prestakuntza erlijiozko irakasle eta kapilauen kargura dago. Horiek izendatzea Opus Deiri eskatzen zaio. Ikastetxeetan ematen den erlijiozko prestakuntza bat dator Espainiar Apezpiku-Konferentziak Erlijioa irakasgaiaren programetarako ematen dituen irizpideekin.

 

Ikastetxean dauden guztiek jo ahalko dute, nahi duten guztietan, Ikastetxeko Kapilautzak ematen duen norbanako prestakuntza espiritualera.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:36

Bisitak: 73822

5- EXCELLENCE PROGRAMA

Excellence unibertsitateko Programa da prestakuntzazko programa bat, COAS Hezkuntzarako Taldearen eta Nafarroako Unibertsitatearen lankidetzatik sortzen dena. Beronen helburu nagusia da ikasle parte-hartzaileen prestakuntza hobetzea bost bide hauen zehar:

 

1) Unibertsitate-ikasketentzat beharrezkoa den heldutasun intelektuala lortzea.
2) Bai ikasketetan eta baita maila pertsonal eta profesionalean ere bikaintasuna sustatzea.
3) Errealitatearen alderdi sozial, zientziazko eta teknologikoen ikuspegi humanista garatzea.
4) Zorroztasun intelektual, elkarrizketa eta argudiatzeko ohiturak garatzea.
5) Eguneko munduaren egoera konplexu eta aldakorra ulertzeko gai izan eta gizartea hobetzeko konpromiso irmoa hartzea.

 

Programaren iraupena bi ikasturtekoa da eta lau arlotan dago egituratua: eskumen unibertsitateko eta profesionalak, eduki tematikoak, unibertsitaterako orientazioa eta solidaritatea eta zerbitzua.

 

Unibertsitatea inplikatzen da jardueren arteko zenbaiten garapenean eta programaren zuzendaritza akademikoan. Diziplina ezberdinetako irakasleez integratua den Batzorde akademiko baten bidez, zentroak aholkatu eta programa proposatuak eta abala ematen zaie programa proposatuei.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:37

Bisitak: 152963

6- Kirola

Kirola eskola ezin hobea da nortasuna entrenatzeko, batez ere haurtzaro eta gaztaroan: gainditzeko lehia, talde-lana, motibazioa, sakrifizioa e.a. ... dira, kirol-jardunaren bidez, oso sakonetik lortzen diren jarrerak.

 

Guretzat kirola ez da beste irakasgai bat, ezpada gure Hezkuntza Eredua arrakastaz osatu eta aplikatzeko bide ezin hobeagoa. Hori dela eta, gure esku dauden bitarteko denak jartzen ditugu jarduera guztien garapen onerako.

 

Kirol-eskaintza ezberdina da ikastetxe bakoitzean:

Futbola, Saski-baloia, Tenisa, Esku-baloia, Judo, Gimnasia, Atletismoa, Padela, Xakea, Baleta, Igeriketa, Kirol anitza eta Gimnasia erritmikoa.

Azken eguneraketa: Ostirala, 08 Martxoa 2013 10:37

Bisitak: 235910

Barrio aiartza, 5 48180 LOIU (Colegio Ayalde) Tlf: 94 464 66 88 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Copyright - Grupo educativo Coas